Kaixo lagunak!
Korrikak datorren astean emango dio hasiera eta guk, Intxaurrondotarrok, auzoari proposatutako erronka ere gainean dugu!!
“Baietz 20 orduz euskaraz Intxaurrondon” erronkari aurre egiteko, auzoko hainbat elkarte, ikastetxe, eragile eta norbanakoen artean biltzen aritu gara eta proposamen ugari dugu zuekin
konpartitzeko!!
Martxoaren 31n (ostirala) eta Apirilaren 1ean (larunbata) 20 orduz betetako egitasmoa jasoko duzue egun gutxi barru. Bitartean, ondorengo aurrerapena:
- Korrika txika, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
- Antzerkia, bertsoak eta dantza, bai ikasle bai helduen aldetik.
- Tailerrak, jolasak, Kantu-jaia
- Abeslariak, trikitilariak, Dantzatzeko aukera
- Bideoak.
- BAZKARI HERRIKOIA (Larunbatean, apirilaren 1ean, 4€/8€. Tiketak salgai ondorengo tabernetan: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti)
NON??? BERNART ETXEPARE PLAZAN, KARPAN!!!
Gure karpa, gure zirkoa Bai!!
“Zirkorrika” datorrenez, hari nagusia Zirkua izango da, beraz mozorroak ongi etorriak izango dira: sudur gorriak, pelukak, …
Girotzen hasi, mingaina dantzan jarri eta mezua zabaldu, guztion erronka da eta!!!