Aho-bizi eta Belarri-prestentzako ohar batzuk:
Eskerrik asko BAIETZ 20 EGUN EUSKARAZ erronkan parte hartzeagatik. Egitasmoa honen helburua da euskaraz aritzeko aukerak, babesa eta onarpen soziala sustatzea Intxaurrondon.
Eta dagoeneko lortzen ari gara: 310 Ahobizi eta 436 Belarriprest arituko gara.
Auzoko egitasmoa, azaroaren 13an abiatu eta abenduaren 2an amaituko dugu. Hurrengo 5 DATA NAGUSI hauetan parte hartzera gonbidatuta zaude.
- Azaroak 10, ostirala, HASIERA JAI ALAIA, 19:00, Intxaurrondo Kultur Etxea. Ahobizi/Belarriprest txapak eta gomendioak banatuko ditugu. Kantuak, pintxoak, Kidam magoa.
- Azaroak 17, ostirala, AHO-BIZIEN TXANDA ALDAKETA, 19:00, Intxaurrondo KE
- Azaroak 24, ostirala, AHO-BIZIEN TXANDA ALDAKETA, 19:00, Intxaurrondo KE
- Abenduak 1, ostirala, AHO-BIZIEN TXANDA ALDAKETA, Bernart Etxepare plazan. 17:00etatik aurrera. Haur jolasak, Gaztaina erreketa, Kaña2kaña taldea…
- Abenduak 2, larunbata, AMAIERA JAI HANDIA, 13:30etatik aurrera, Intxaurrondo Kultur Etxea. Bazkaria, musika…
TXAPAEN BANAKETA: Azaroaren 10ean, HASIERA JAI ALAIAn banatuko dira. EZIN BADUZU ETORRI Intxaurrondo eta Larrotxene Kultur Etxeetan jaso ahal izango dituzu azaroaren 7tik aurrera, 16:30-20:30.
Bien bitartean, sms eta e-posta bidez jarriko gara zurekin harremanetan.
Izena emateko aukera irekita egongo da egitasmoaren azken eguna arte.
Egitasmoari buruzko informazioa duzu hemen:
- Plazara Goazen webgunean: http://www.plazaragoaz.eus/
- Plazara Goazen Twitter kontuan: @PlazaraGoaz