Atzo, ahobizien lehenengo txanda aldaketa izan zen. Arratsaldeko 19:00etan elkartu ginen Intxaurrondoko Kultur Etxean eta besteak beste, bizipenak trukatzen, elkarri laguntzen, komunitatea ehuntzen, etab. ibili ginen.
Esperientzia mordoa partekatzeaz gain, erreleboa eman zitzaien bigarren txandan ahobizi izango diren horiei.
Gero, dantzan eta abesten ibili ginen eta bukatzeko, luntx-a ere izan genuen!
Esperientzia polita ari da izaten #baietz20 esperientzia!
Erronkak aurrera darrai: bigarren asteari heltzeko ordua da, animo denoi eta eutsi erosotasunez euskarari!
Jarraian atzoko txanda aldaketako argazki batzuk: