Dagoeneko bi aste pasa dira erronkari ekin genionetik eta astebete besterik ez zaigu falta amaiera emateko.
Esperientzia zoragarria izaten ari da. Bizipenak milaka dira eta pixkanaka kide ororen esperientziak biltzen joatea gustatuko litzaiguke. Horretarako modu desberdinak daude, dela esperientzien liburuan idatziz, grabazio bat grabatuz, balorazio orria betez… anima zaitezte beraz zuen esperientziak modu batera edo bestera konpartitzera!
Bestalde, bihar, azaroak 24, 19:00tan aho bizien bigarren txanda aldaketari helduko diogu. Intxaurrondoko Kultur Etxean elkartuko gara eta esperientziak trukatzeaz gain, hirugarren txandako aho biziekin hitz egiteko tartea ere hartuko dugu. Bukatzeko, luntx-a izango dugu!
Anima zaitezte biharko txanda aldaketan parte hartzera eta gainontzean, animo erronkarekin!