Erronka osatzeko astebete besterik ez zaigu falta!
Datorren ostiralean, abenduaren 1ean, txanda aldaketa Bernart Etxepare Plazan izango da 19:00tan eta txanda aldaketaz gain, gaztainerreaz gozatzeko aukera izango dugu bertan. Bukatzeko, hurrengo egunean, hau da, ABENDUAREN 2an, AMAIERA EKITALDIA izango dugu. Intxaurrondoko kultur etxean izango da aipaturiko ekitaldia eta ekitaldiaz gain bazkari herrikoia izango dugu kultur etxean bertan. Bazkariko tiketak 7€tan daude salgai Sagasti, Adi, Talai, Eder, Lekueder, Zulozahar eta Erdikoa tabernetan. Hona hemen, ostiraleko eta larunbateko egitarau eta kartelak!
Hemen pdf-a: Kartela
Animo azken txanpan! Ederra da egiten ari garena! Gozatu eta goxatu euskaratik eta euskaraz!