Atzo, aho bizien bigarren txanda aldaketa izan genuen eta horrekin batera, hasiera eman genion hirugarren txandari!

Arratsaldeko 19:00tan elkartu ginen Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bigarren eta hirugarren txandako aho biziek elkarri esperientziak kontatzeko eta entzuteko aukera izan zuten. Ondoren, bi taldetan banatu ginen eta hirugarren txandako aho biziek gomendioak landu zituzten bitartean, txanda atzo amaitu zuten aho biziek, esperientziaren balorazioa egiteko aprobetxatu zuten. Ondoren talde argazki bat atera genuen eta jarraian Lauaizeta Ikastola BHI-ko irakasle eta zenbait kideren kontzertuaz gozatu genuen eta haiekin dantzan eta kantuan ibili ginen. Tartean, egitasmoko “Ai aizu” abestia abestu genuen. Bukatzeko, mokadutxorako tartea ere izan genuen.

Jarraian atzoko argazki batzuk: