Dagoeneko, ahobizien bi txanda aldaketa egin ditugu. Lehenengoa, azaroaren 17an izan zen eta bigarrena, azaroaren 24ean. Bi egun horietan, Intxaurrondoko Kultur Etxean elkartu ginen arratsaldeko 19:00etan eta esperientzia desberdinak elkarbanatzeaz gain, gomendioen inguruan ere hitz egin genuen. Hurrengo txanda aldaketa, datorren ostiralean izango da, hau da, abenduaren 1ean. Azken txanda aldaketa hori, Bernart Etxepare plazan izango da eta txanda aldaketaz gain, beste ekintza batzuez gozatzeko aukera egongo da, adibidez: Gaztainerreaz.
Esperientziak biltzen dituen bideoak osatu ditugu. Ikusi nahi? Hona hemen lehenengo eta bigarren txanda aldaketetako bideoak: