Larunbatean, erronkari amaiera eman genion. Eguerdiko 13:30tan izan zen amaiera ekitaldia eta besteak beste, 20 egun euskaraz bizitzea lortu genuela ospatu genuen. Aipatu zen Intxaurrondo auzo aldapatsua dela, alabaina, horrek ez duela gure jarduna oztopatzen! Hortaz gain, Intxaurrondoko Ikastolari eta Plazara Goaz euskara elkarteari errekonozimendua egin zitzaien urteetan zehar haiek egindako lanari esker baikaude orain hemen, hau da, 2018. urtean Intxaurrondo ikastolak 50urte betetzen ditu eta Plazara Goaz elkarteak berriz 20 urte. Hori horrela, mugimendu horien sorreran lanean ibilitakoei eskerrak eman zitzaizkien, izan zirelako garelako orain garena.
Hortaz gain, bertso bat abestu genuen denok elkarrekin. Hona hemen bertsoa:
MILA ESKER AUZOARI,
EGON GARA INDARRAKIN.
KONPROMISOA HARTUTA,
GU GUZTIOK ERRONKAKIN.
IDENTIFIKATU GINEN,
AHO ETA BELARRIKIN.
ERREZTU GENUN JARDUNA,
TXAPAK HARTUAZ GUREKIN.
BAINA MESEDEZ ADITU,
ZUEN BELARRI HOIEKIN.
ZORAGARRIA IZAN DA:
SENTITUZ, PETSATU TA EKIN!
HAU DENA EGIN DEGU TA,
GU GUZTIOK ELKARREKIN!
Ondoren, erronkan zehar ahobizi eta belarriprest izandako kide batzuen esperientziak entzuteko aukera izan genuen. Segidan, bizipenen tenderetea osatzeko bakoitzak paper banatan erronkan zehar bizitako sentimendu bat, bizitzako oroitzapen bat, marrazki bat… idatzi edo marraztu zuen eta erronka amaitutakoan, aretoaren kanpoan zegoen tenderetean zintzilikatu genituen denak.
Gero, 20 egunetako esperientzia jasotzen zuen bideoa ikusi genuen eta jarraian “Ai aizu” abestia abestu genuen denok elkarrekin.
Amaitzeko, topa egin genuen ezezagunekin, ezagunekin, erronkan topo egindako horrekin…
Ekitaldiaren ondoren, bazkariaz gozatu genuen eta bazkalondoren kontzertua izan genuen. Biolina, txistua, atabala, panderoa, alboka, trikitixa… denetarik entzuteko aukera izan genuen.
Ekitaldia galdu zenula? Hona hemen egunak utzi zizkigun irudi batzuk: