2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan. Intxaurrondon ere ariketa sozial hori martxan jartzea da gure asmoa.

Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon ekimenaren jarraipena izango dugun egitasmoa irudikatzen hasiak gara dagoeneko eta horretarako lanean ari gara. Hor duzue auzo batzar batean ateratako argazki bat.

Dagoeneko, auzotarren parte hartzeari esker, badugu gure lelo propioa. Bestalde, Lauaizetako ikasleak, Intxaurrondoko egitasmoaren logoa sortzen ari dira. Hori gutxi balitz, “Ai aizu” abestia, hots, auzotarrok “20 egun baietz!” erronkarako sortu genuen abestia, moldatu eta biharko egunez bideo bat grabatuko dugu. Adi beraz, hemendik aurrera web gune honek martxa hartuko du eta.

“20 ordu baietz!” erronkari “20 egun baietz!” erronkak eman zion jarraipena. Oraingoan, “Euskaraldia baietz!” erronka botako diogu auzoari. Auzoan hasi zen gure erronken ibilbidea eta auzoan eragiteko asmoz, euskal herri mailako erronka horri ere helduko diogu.

BAIETZ EUSKARALDIA INTXAURRONDON!