Jakingo duzuen bezala, ostegunean (irailaren 20an) hasi ziren ofizialki Euskaraldian parte hartzeko izen emateak eta Intxaurrondon ere ekimenean parte hartzeko eta izena emateko aukera egongo da!

Horretarako antolaketa beharrezkoa da eta antolaketan sakontzeko, irailaren 19an, Euskaraldiaren inguruko auzo batzarra egin genuen auzoan. Besteak beste, orain arte egindakoa gogoratu eta hemendik aurrerakoak zehaztu genituen. Jarraian atxikita batzarrean atera genuen argazki bat:

Adi deialdiei eta animatu parte hartzera!
AHOZ AHO ZABALDUZ, AHO BIZI ETA BELARRI PREST GEHIAGO IZANGO GARA INTXAURRONDON!!