Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek hurrengo urratsak eman beharko dituzte:

0)EKIMENAREN BERRI IZAN

Entitateak ekimenaren berri izango du hainbat bidetatik eta parte hartzea erabakiko du zuzendaritzak (bisitak, aurkezpenak, komunikabideak, gutunak…)

1)EZAGUTZAREN AZTERKETA EGIN

Euskaraldian izena eman aurretik, entitate bakoitzak bere kideen euskara ezagutzaren azterketa egingo du; horrek esango dio ariketa egin dezakeen edo aurrera pausuak ematen jarraitu behar duen.

2)KIDEEKIN ADOSTU

Ariketan parte hartzeko adostasunera heldu beharko du entitateak ariguneak osatzen dituzten kideekin.

3)IZENA EMAN

Ezagutzaren azterketaren emaitzen eta lortutako adostasunen arabera, izena emango du entitateak Euskaraldian.

4)NEURRIAK HARTU

Izena eman eta ariketa hasi bitartean, entitateak Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetarako prest egotea bermatu beharko du, horretarako dagozkion neurriak hartuta.

5)ARIKETA EGIN

Azaroaren 22tik abenduaren 3ra ariketan parte hartu.

6)NEURRIAK EGONKORTU

Behin ariketa bukatuta, entitateak aztertu beharko du hartutako zein neurri mantendu ditzaken eta zein neurri berri hartzeko prest dagoen etorkizunari begira.