Izena ematen duten entitateek ariketa behar bezala gauzatzeko neurriak hartu beharko dituzte:

  1. Entitateei Euskaraldian izena eman dutela jakinarazi eta parte nola har dezaketen azaldu.
  2. Kideei ariketarako prestatzeko tresnak eskura jarri.
  3. Belarriprest eremuak eta parte-hartzaileak identifikatu.
  4. Entitateko hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskarazko praktikak bultzatzeko bestelako hainbat neurri har ditzake entitateak.

Koordinazio orokorretik eskainiko den baliabide kutxan neurri proposamenak egingo dira ariguneak dituzten eta ez dituzten entitateentzat, aurrera pausuak emateko jarraibideak izan ditzaten.