Entitatearen baitako dinamikan euskaraz mintzatzeko gai diren hiztun taldeak identifikatuta, hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzeko ahobizi eta belarriprest ariketa egin dezaten:
ARIGUNEAK
Euskaraz lasai aritzeko guneak dira, bertako kide guztiek euskara
ulertzen baitute. Bi motatakoak izan daitezke:
- Barne funtzionamenduko espazioak: ohiko dinamika duten taldeak dira eta bertako kide guztiek euskaraz ulertzen dute.
- Herritarrekiko harreman espazioak: gutxienez batean uneoro euskara ulertzen duen kide bat egotea.
Entitateko kideek ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketan. Horietako batzuk ariguneetan egongo dira eta beste batzuk ez.