2017an egin genuen 20 ordu eta 20 eguneko erronka eta 600 auzotarrek hartu genuen parte. Ikusi genuen badagoela euskara gehiago erabiltzeko gogoa eta auzoan aldaketak emateko ilusioa. 2018an Euskaraldiarekin beste ariketa bat egin genuen gure hizkuntza ohiturak astintzeko eta hemen ere 1.355 intxaurrondotarrek parte hartu genuen Euskal Herri osoan zehar
egin zen ekimenean. 2020an ere Intxaurrondoko euskararen erabilera ikusgarri bihurtu nahi dugu eta horretarako, pausu berriak emango ditugu.
Norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika berriak bultzatzeko eta aurrekari bezala, 2019an 11 eguneko frogaldia egingo dugu azaroaren 22tik abenduaren 3ra.