Azaroaren 6an BATZAR ZABALA: NItik HARAGO Baietz 11!

Gaur, azaroaren 6an, 19:00etan batzar zabala burutuko dugu Plazara Goazen lokalean (Zarategi 65). 

Gutxi falta da, Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon ekimenerako eta motorrak berotzeko eta auzoa girotzen hasteko garaia da. Eta nola ez, ariketarako gure buruak prestatzeko momentua iritsi da!

Hau izango da gaurko batzarrean landuko duguna puntuz puntu:

  1. Orain artekoaren partekatzea. Zer egin dugu orain arte? Zertan aritu gara?
  2. Ariketa errazteko neurriak.
  3. Ohiko egoeren lanketa.
  4. Txapen kudeaketa. Nola egingo da? Zer egin behar dugu?
  5. Ekitaldiak. Noiz izango dira? Non? Nola antolatuko dira? Deialdiak nola?
  6. Gai askeak edo bakoitzak dakarrenari erreparoa.

Esanak esan, batzar zabalean ikusiko dugu elkar!

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude