Azaroaren 6ean “Nitik harago 11 baietz Intxaurrondon” ekimena dela eta batzar zabala deitu genuen eta bertan, ekimenean parte hartuko duten elkarte, eragile, norbanako… desberdinek hartu zuten parte. Nabari da geroz eta gertuago dugula azaroaren 22a eta erronkari heltzeko gogoa badagoela ere argi ikusten da. Hona hemen batzarrean ateratako argazki bat:
Batzarra oso eraginkorra izan zen eta informazio desberdina helarazteaz gain, hainbat zalantza argitzeko eta ekarpenak jasotzeko tartea hartu genuen.
Baietz 11 Intxaurrondon? Guk ez dugu zalantzarik. 11 noski baietz!
Hemendik aurrerakoak fintzen joateko datorren astelehenean bilduko da ekimena bideratzen ari den talde motorra, arratsaldeko 19:00etan.