Egitaraua: azaroa-abendua

“Nitik Harago Baietz 11 Intxaurrondon” ekimena dela eta, azarotik abendura kultur eskaintza desberdinak antolatu ditugu auzoan. Besteak beste, hasiera eta amaiera ekitaldiak, ikuskizun desberdinak, bertso bazkaria, gaztainerrea… Hona hemen egitaraua egunez egun:

Azaroaren 22an. 19:00retan Hasiera ekitaldia “Nitik harago 11 Intxaurrondon” (Intxaurrondoko Kultur Etxe berrian)

Azaroaren 27an. Dizirt-dzart komikiak bat-batean. 19:00tan (Intxaurrondoko Kultur Etxe berrian)

Azaroaren 29an. 17:00tan haur eta gazteentzako jolasak (Sagastieder). 18:30tan kalejira. 19:00tan Gaztainerrea. (Bernart etxepare plazan)

Azaroaren 30ean. 14:00etan Bertso Bazkaria Aitor Larreta eta Jokin Urangarekin (Zulo Zahar elkartean). 16:30//18:30etan Pirritx, Porrotx eta Marimotosen ikuskizuna “Bizi dantza” (Intxaurrondoko Kultur Etxe berrian).

Abenduaren 3an. 19:0etan AMAIERA EKITALDIA “Nitik harago baietz 11 Intxaurrondon”. (Intxaurrondoko Kultur Etxe berrian)

Jarraian duzue Azaroa-Abendu bitartean egingo diren ekitaldien berri ematen duen kartela:

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude