Jakingo duzuen bezala, aurten hirugarrenez Intxaurrondoko auzotarrok ahobizi eta belarriprest izateko aukera izango dugu, azaroaren 22tik abenduaren 3ra.

Egun horietan zehar aukeratu ezazu zein izango den zure rola, ahobizi edo belarriprest. Jantzi txapa (aurreko urtekoa gordea baduzu berrerabili dezakezu eta bestela, Intxaurrondoko Kultur Etxeetan eskura dezakezu) eta batu zaitez erronkara! Aurtengo erronkan ez dago norbanako bezala izena eman beharrik beraz ez duzu aitzakiarik! Hartu txapa, jantzi paparrean eta izan Ahobizi edo Belarriprest!

Ekimen honetan, auzotarrok norbanako bezala parte hartzeaz gain, entitate ezberdinek hartuko dute parte: administrazioak, harategiak, elkarteak, etab. Eta badakizue zer? Dagoeneko Hamaika baino gehiago dira izena eman duten entitateak!

Ekimenaren berri gehiago jakiteko eta zalantzak, kezkak, ideiak… partekatzeko: hurbildu zaitez hasiera ekitaldira, azaroaren 22an, arratsaldeko 19:00etan Intxaurrondo Kultur Etxean.

Anima zaitez parte hartzera!

Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon!