Atzoko egunez, Intxaurrondoko Kultur Etxean elkartu ginen “Nitik harago, Baietz 11 Intxaurrondon” erronkari hasiera emateko. Hasiera ekitaldian, denetarik egin genuen: abestu, dantza, zalantzak/esperientziak partekatu… eta mokadutxoa egiteko ere tartea eduki genuen.
Euskaraldirako “Ai Aizu!” abestia sortu genuen eta “Nitik harago, Baietz 11 Intxaurrondon!” erronkari hasiera emateko, beste abesti bat sortu dugu “guantanamera” doinuarekin. Hemen duzue abestiaren bideo bat eta beherago letra osoa:
NITIK HARAGO, BAIETZ HAMAIKA INTXAURRONDON!
(Doinua: guantanamera)
Kaixo ta ongi etorri,
Entitate eta auzotar (bis)
elkartu gara berriro,
Aurten ere bada erronka (bis)
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Hilaren hogeitabiak,
Egun arrunta dirudi. (bis)
Arrunta iruditu arren
Egingo dugu guk haundi!
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Handia izango dala
emango dugun pausoa (bis)
Nitik harago baikoaz,
Hartuta konpromisoa.
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Konpromisoa hartuta,
Pauso bat eman aurrera (bis)
Entitateetan zabalduz
Ariguneekin batera!
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Aurtengo nobedadea
Ariguneena dugu. (bis)
Ahobizi, belarriprest
Rolari hel diezaiogun.
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Ahobiziek guztiei,
Lehenengo hitza euskaraz. (bis)
Nahiz eta besteek
Erantzuna eman erdaraz.
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Belarripresten aukera
Euskaraz erantzutea. (bis)
Eskatzen ari naiz zuri:
Niri euskaraz egitea.
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Hamaika eguneko erronka
Erronka makala ez da. (bis)
Denok batuta egingo
Dugu lana eta festa.
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)
Bueno ba has dezagun
Erronka topa eginez (bis)
Hizkuntza ohiturak aldatu
Beti irribarre eginez!
Nitik harago, Baietz hamaika intxaurrondon (bis)