Gaur azaroaren 29a da eta dagoeneko astebete igaro da “Nitik harago, Baietz 11 Intxaurrondo” erronkari hasiera eman genionetik.
Ziur esperientzia eta bizipen desberdinak izan ditugula auzoko entitate eta norbanakoek, eta horiek guztiak dokumentatzeko aukera desberdinak edukiko ditugu beraz joan idazten gero gainerako kideekin partekatu ahal izateko. Erronka nitik harago baitoa, kolektibora egin baitugu salto eta besteen bizipenak entzuteak edo irakurtzeak asko aberasten gaituelako. Nahi izanez gero sare sozialen bidez ere partekatu ditzakezue edo gaurko eguna aprobetxa dezakezue eta GAZTAINERREra azaldu. Izan ere, gaur urtero bezala gaztaina erreketa egingo dugu auzoan eta bertan kide desberdinak elkartuko gara, giro goxo batean, eragiten jarraitzera, danbolinari eragiten zaion bezala, ekin eta ekin, bultza eta bultza, azken finean denon ekimena baita eta denon laguntza behar baitu erronkak aurrera ateratzeko!
Gaztainerreaz gain, aste honetan zehar hainbat ekimen egon dira auzoan eta egongo dira. Azaroaren 27an esaterako “Dzirt-dzart komikiak bat-batean” ikuskizuna eduki genuen Kultur Etxean. Hona hemen jasotako argazki batzuk:
Bestalde, datozen egunetan ere ez dugu aspertzeko denborarik.
Gaur, aipatu bezala, GAZTAINERREaz gozatzeko tartetxoa hartuko dugu. Hementxe gaurko egitaraua:
Biharko egunez berriz,azaroaren 30ean zehazki:
- Alde batetik, Bertso Bazkaria egongo da Zulo Zahar elkartean Aitor Larreta eta Eli Pagolarekin, 14:00tan.
- Bestetik, arratsaldeko 16:30etan eta 18:30etan “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoen emanaldia egongo da Intxaurrondoko Kultur Etxean.
Azkenik, datorren astelehenean, hilaren 3an, AMAIERA EKITALDIA egongo da 19:00tan Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bertan, 11 eguneko erronka honi amaiera eman emango diogu.
Anima zaitezte parte hartzera eta eragiten jarraitzera!