Azken urte hauetan egitasmo ezberdinak burutu ditugu auzoan: “Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon”, “Baietz 20 egun euskaraz…!”, “Baietz 11 egun…!” eta “Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon!”.
Euskaraldiko 2. edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Norbanakotik kolektiborako saltoa eman nahi da, iazko egitasmoan aipatu bezala. ARIGUNEAK sortu eta indartu nahi dira. Gero eta GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN EUSKARAZ ARITZEKO!!!
Martxan da entitateen eta norbanakoen izen ematea: HEMEN.
Informazioa partekatzeko, entitate eta norbanako gehiagorengana iristeko eta elkarren berri izateko, BATZAR IREKIA egin genuen Irailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Intxaurrondoko K.Ean. Hemen egun horretan jasotako irudi batzuk: