Dakizuen bezala, Euskaraldia 2020 abian da eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra gauzatuko da. Aurtengo leloa:  Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!
Bertan, norbanako gisa parte hartzeko, garrantzitsua da izena ematea, nahiz eta ariguneetan parte hartu edo aurreko ekitaldietako txapa eduki.
 
Izena emateko:
  • Auzoan jarriko ditugun mahaietan (kamisetak, banderolak, poltsak eta musukoak ere izango dituzu bertan):
    • Urriak 31 (Sagastieder) eta azaroak 7 (RENFE geltoki ondoan), eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
    • Azaroak 13: Gabriel zelaia plazan, 16:30-20:00tara.
  • Ondorengo estekan 👉 https://euskaraldia.eus/ eta beti bezala, ahobizi 👄edo belarriprest 👂rolen artean aukeratu behar duzu.
  • Kultur Etxeetan.
 
 
Kontuan izan, “gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean”.
 
Bestalde, Azaroaren 20an Hasiera-ekitaldia egingo dugu Intxaurrondo K.E.n, 19:00etan. Etor zaitez!
 
 
 
NITIK HARAGO! BAIETZ GEHIAGO INTXAURRONDON!