Atzo dantzaren entsegua egin genuen!

Atzo, auzoko kide desberdinak bildu ginen Bernart Etxepare Plazan eta Euskaraldia 2020 abestiaren dantza entseatzen aritu ginen. Hemen duzue atzoko bideo bat:

Bestalde, jakin datorren larunbatean elkartuko garela dantza bera bideo bidez grabatzeko eta elkarrekin dantza eginez, Euskaraldia 2020 ekimenaren haria bizirik mantentzeko.

Hemen uzten dizuegu Euskaraldia 2020 egitasmoko abestia hankak berotzen joateko!

EGIN DEZAGUN 

GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN!

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude