Hilaren 20ean, Euskaraldia 2020 egitasmoaren hasiera ekitaldia egin genuen Intxaurrondon. Ekitaldi xumea bezain goxoa izan zen. Denetarik izan genuen, Mikel Kartonen kontzertutxoa, bideo ikustaldiak, esperientzia trukaketak, proposamenak, bertsoak…
Bestalde, egitasmoak iraun bitartean auzoan egingo diren ekintza desberdin berri eman zen bertan, besteak beste, honakoak dira datozen egunetan egongo direnak:
- Azaroaren 25ean, auzoko bertso musikatuaren entsegua.
- Azaroaren 28an
- Auzoko dantzaren grabaketa.
- Auzoko bertsoaren grabaketa.
- Pirritx, Porrotx eta Marimototxen ikuskizuna.
- Abenduaren 4ean: ITXIERA EKITALDIA, Intxaurrondoko Kultur Etxean.
Jarraian duzue ekitaldien kartela: