San Juan jaiak bueltan ditugu eta, ohi bezala, dantza ikastaroa eta abesbatzen entseguak antolatu ditugu eta bietako batean edo bietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu:

  • DANTZA IKASTAROA: Suaren inguruan dantzan egiteko zortzikoa eta beste euskal dantza batzuk.NOIZ: Ekainak 13 astelehenean hasita, astelehen eta asteazkenetan.NON: ‘Euskararen plaza’ lokalean, Bernart Etxepare plazan.Ordua: 19:00-20:00
  • ‘FESTARA’ ABESBATZA: San Juan bezperan kantatzeko abestien entsegua.NOIZ: Ekainak 13 astelehenean hasita, astelehen eta asteazkenetan.NON: ‘Euskararen plaza’ lokalean, Bernart Etxepare plazan.Ordua: 20:00-21:00 (dantza-ikastaroaren jarraian).

Primeran pasatzeaz gain, jende gehiago izanda ekitaldia ederragoa izango da; anima zaitez!