PlazaraGoazen 25. urteurrena: orain artekoaren berri ematea
Dakizun bezala, Plazara Goazek 25. urte beteko ditu laster eta dagoeneko bi batzar egin ditugu auzoan.
Proposamen asko ateratzen ari dira eta urterokoez gain, beste ideia batzuk sortzen ari dira udazkenetik aurrera egiteko: ibilaldiak, kultur-ekitaldiak, bazkariak… Egitaraua osatuta dugunean, emango dizugu horren berri.
Bestetik, gogorarazi nahi dizugu ere martxoan Korrika izango dela eta horrek ere ekintza gehiago ekarriko ditu auzora. Eta noski, beti bezala, zuen proposamenak entzuteko prest gaude, gero eta gehiago, urteurrena oparoagoa izango da!
Zaporeak-koxk-2023.jpeg