Ikasturte hasiera bizi-bizia Intxaurrondon:

Intxaurrondo zaharreko jaiak: Osteguna 7tik igandea 11ra bitartean. Ikusi egitaraua IZBEren gunean.

Donostia Kulturako ikastaroak: Aurten, lehen aldiz, eta euskarazko ikastaroak sustatze aldera, euskarazko ikastaroetan matrikulatzeko epea gaztelerazkoen aurretik izango da:  irailaren 4tik 14ra bitartean. Informazio gehiago Donostia Kulturaren webgunean.

Plazara Goazen 25. urteurrenaren inguruko batzar irekia: 
Irailaren 20an, asteazkena, 19:00etan, Plazara Goazen lokalean. Uda aurretik hasitakoari jarraipena emango diogu eta auzoko entitate eta herritar guztiak zaudete bertara gonbidatuta.

25. urteurrenaren inguruko argazki erakusketa prestatze aldera, 25 urte hauetako gure ekintzen argazkirik baduzu guri helaraztea eskertuko genizuke. 

Plaza dantzen ikastaroa: Urriaren 5ean hasi eta maiatzera bitarte, ostegunero, 18:45ean, Plazara Goazen lokalean. 10 euro hilabetean. Ez da aldez aurretik matrikulatu behar, lehen egunean bertan agertzearekin nahikoa.