Plazara Goazen 25. urteurrenaren inguruko bigarren batzar irekia: 
           Irailaren 20an, asteazkena, 19:00etan, Plazara Goazen lokalean. 
           Auzoko entitate eta herritar guztiak zaudete bertara hurbiltzeko gonbidatuta.

Argazki erakusketa antolatuko dugu… argazkirik baduzu guri helaraztea eskertuko genizuke. 
Gogorapenak freskatzeko edo,  hemen daukazue orain gogoratu ditugun batzuk, lehen zirriborroa.
Begiratu hemen behean…  zer ahaztu zaigu lista honetan?     Baietz eduki argazkirik!

Asteazkenera arte!

—————————————————————————————————————————–

 1998-2023 urteetako jardueren lista (zirriborroa)

1998an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu zuen Bai euskarari kanpaina gure auzoan dinamizatzea izan zen lehen erronka. 1999ko Korrikaren antolaketa gero, eta segituan Plazara Goaz Euskara Elkartearen beraren sorrera.

Horrela taldeak egitura minimo bat hartu zuen 1999an eta harrezkero urtez urte hainbat ekintza antolatu ditu auzoko euskaldunek euskaraz bizi ahal izateko, euskararen espazioa ahalik eta zabalena izan dadin, baita erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egiteko ere.[1][2][3] Hasierako ekintzak pixkanaka joan dira aldatzen eta moldatzen gizartean eta auzoan gertatu diren aldaketekin, baina zerrenda honetan azaltzen dira ohiko ekintzak:

Haur eta Gazteentzako jarduerak

  • Haur jolasak. “Gabonetan euskaraz”: ikastaroak eta Jolas kooperatiboak.
  • Gazteentzako tailerrak
  • “Izarrak Plazara” kantu txapelketa
  • Literatur Lehiaketa (gehienez 100 hitz zituzten ipuin-lehiaketa).
  • Ume txikientzako “Parketarrak” proiektua Hegoa ikastetxean eta auzoko parkeetan zabaltzea: Bernart Etxepare, Sagastieder,..

Ekintza kulturalak

  • Euskal Asteak
  • Ostegun Kulturalak
  • Ikastaroak (patinatzekoa; txirringan ibiltzen ikastekoa; makrame; makillaje; sukaldaritza; dantza…)
  • “Literatura plazara” solasaldiak
  • Ibilaldi kulturalak auzoan zehar.
  • Abestien CDak/liburuxkak banatu zenbait ekintzetan

Jaiak eta jarduera ludikoak

  • Euskararen egunean abenduaren 3an (Gaztainerre; Jolasak auzoko gazteekin, Haurtxoko eta Gaztelekukoekin; Antzerkia Gaztetxekoek; Plaza dantzak; Bertsoak; Barri; ..)
  • Korrikako edota Udaberriko jaia (Jolasak; Bazkaria; Barri; …)

Euskaraz praktikatu ahal izateko aukerak sortzea

Sentsibilizazio-kanpainak eta motibazio-saioak

  • Auzoko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina.
  • Sentsibilizazio-kanpainak eta motibazio-saioak (Ikastetxeetako eta euskaltegietako matrikulazio-garaian, batez ere)
  • Hausnarketa-prozesuak
  • Orokorrean era horretako antzeko ekintzak antolatzen dituzte euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko gunea ahalik eta zabalena izan dadin, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egiteko.

Jarduera bereziak

Ohiko jarduerez gain elkarteko 25 urtee baino luzeago den elkartearen historian zehar izan badira beste jarduera berezi batzuk, esaterako hauek: