Euskararen Eguna 2023
Intxaurrondon

Azaroaren 24a, ostirala, 
Bernart Etxepare plazan:
17:00: Haur jolasak, haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik.
18:30: Plaza dantzak, Donostiako musika eskolaren gidaritzapean (egitarauan 18:00etan jartzen badu ere, 18:30etan da).
19:00: Gaztain jana, musikaz lagunduta.
 
Abenduaren 1a, ostirala,
Intxaurrondo Kultur Etxean:
17:00etan eta 19:00etan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria. Sarrera: 10€. Azaroaren 28tik aurrera sarrerak Interneten erosteko aukera ( Online salmenta).
 
Abenduaren 2a larunbata:
10:30etatik aurrera, Intxhaurgunean: Haurrentzako jolasak, pankarta margotzea, ipuin kontalaria (11:30) eta hamaiketakoa (12:30).
12:00etan Dantza eta Kantu jira (bertan behera geratzen da!!)
14:30etan Bertso-bazkaria Zulo zahar elkartean, Iñaki Apalategi eta Asier Azpiroz bertsolariekin. Bazkari-txartelak Zulo Zahar elkartean salgai, 20 eurotan.
 
Bestetik, aurtengo euskararen eguneko  “Teknologia euskaraz”  leloarekin bat eginez, Adimen artifizialean euskarak aurrera egin dezan Gaitu.eus-en zure ahotsa ematera dei egiten dizugu, bai eta zure telefonoa euskaraz jartzera ere.