KORRIKAren BATZAR IREKIA INTXAURRONDON:
Data:  otsailaren 7a, asteazkena
Ordua: 19:00
Tokia: Plazara Goazen lokala, Bernart Etxepare plazan.
23. Korrika
Korrika badator!
“HARRO HERRI” lelopean, 23. KORRIKA Irunen hasiko da, martxoaren 14an eta, Euskal Herrian zehar 2.500 km inguru egin ondoren, Baionan amaituko da, martxoaren 24an. Donostiatik larunbatean pasako da, martxoak 23.
 
Hori dela eta, auzotarren artean Intxaurrondoko egitaraua antolatzeko unea ere iritsi da. Horretarako, Intxaurrondoko auzokide guztiei dei egiten dizuegu datorren astean egingo dugun batzar irekira. 
 
Batzarra interesa duen auzotar orori irekita dago, baita auzoko eragile, elkarte eta kolektiboei ere, eta helburua, auzoan egin daitezkeen ekintzen ideiak bota eta aztertu, antolaketarako eta lanerako prestutasuna agertu eta abar, izango da. Aurten gainera, Plazara Goazen 25. urteurrenarekin bat dator eta egitarau berezia antolatzeko aukera polita izan daiteke.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, datorren asteazkenera arte!