Kontzertua: Olatz Salvador (https://olatzsalvador.com/)
Data: Martxoaren 9a, larunbata, 20:00etan
Tokia: Intxaurrondo Kultur Etxean
Sarrerak: Gonbidapenak otsailaren 21etik aurrera DKn erreserbatu (4 gonbidapen gehienez)

Olatz Salvador

2010tik Skakeitan taldean aritu zen teklatuan.
2014an bakarkako bideari ere ekin zion. Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egiten ditu.
2017tik Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.
2020tik Musikari elkarteko zuzendaritzan dabil Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, eta Miren Narbaizarekin
Diskoak:

  • Zarautz Zuzenean (2017)
  • Zintzilik (2018, Airaka)
  • Aho uhal (2021)

Antolatzaileak: Intxaurrondo Berri emakumeen elkartea,
Donostia Kultura (https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/olatz-salvador-eu)