Josu Martinez zuzendariaren Bizkarsoro filmaren proiekzioa.
2024 martxoak 20 • 19:00
Intxaurrondo K.E.
Hizkuntza: euskara
Doan aretoa bete arte
Bizkarsoro herria ez da existitzen
eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira
eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istorio.
Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira,
bost hamarkadatako kontakizuna.
Antolatzaileak: Korrika Kulturala, Plazara Goaz, Donostia Kultura