25. urteurreneko erakusketa, euskararen eguna etabar

Aurten Plazara Goazen 25. urteurrena ospatzen ari gara. Urte luze hauetan bidaide izan zaituztegun guztioi euskararen egunean Kultur etxera etortzeko gonbita egin nahi dizuegu. Besteak beste, argazki erakusketa bat antolatu dugu, eta mokadutxo batzuk hartuta, elkarrekin kontu kontari egoteko aukera izatea nahiko genuke.Hauxe da euskararen egunaren inguruan antolatu dugun egitaraua:

Azaroaren 23an, larunbata, Ibilaldi kulturala: Lanbideak Intxaurrondoko historian.
  • 11:00-13:00etara
  • Elkargunea: Ametzagaña parkean (Otxokin, Ducasse azpian).
  • IZBE, Intxaurrondo zaharreko bizilagunen elkartearen eskutik.

Azaroaren 29an, ostirala, Bernart Etxepare plazan:

  • 17:00: Haur jolasak, haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik.
  • 18:30: Plaza dantzak, Donostiako musika eskolaren gidaritzapean
  • 19:00: Gaztain jana, musikaz lagunduta.

Azaroaren 30ean larunbata, Zulo Zahar elkartean:

  • Bertso bazkaria: Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi.
    Sarrerak: 20 euro, salgai Zulo Zaharren bertan.

Abenduaren 1 igandean, Intxhaurgunean (Lizardi kalea, 25):

  • 10:30: Ipuin kontalaria. Aforo mugatua.
  • 11:15: Eskulana eta muralak.
  • 12:00: Hamaiketakoa.

Abenduaren 3an, Euskararen eguna, Kultur Etxean: 

  • 19:00: Plazara Goazen 25. urteurrenaren ospakizuna: argazki erakusketa eta luntxa.

Abenduaren 5ean, osteguna, Intxaurrondo Kultur Etxean:

  • 17:00etan eta 19:00etan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria.
    Sarrera: 10€

Ekitaldi hauekin eta ekitaldiko gainerakoekin gozatuko duzulakoan, laster arte!

PLAZARA GOAZ