Goiz “xelebrea” izan da gaurkoa “Plazara Goaz” taldean.
Abenduan antolatu genuen erakusketaren azalpena sei hizkuntzatan zabaldu genuen (https://labur.eus/PG25). Arabieraz ere bai! Seif-ek lagundu zigun itzulpenarekin.
Baina zein izan zen Seif-ek bere itzulpenari jarri zion “prezioa”?
Bada… afari solidario baterako janaria prestatzea.
Eta Donostian gaurko afari solidarioko janaria guk geuk prestatu dugu goizean.
Giro onean egin ditugu 3 kilo dilista eta kilo bat arroz.
Bizipoza! Lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia! 🙂