Euskararen erabilera aktibatu eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko egitasmoa izan zen.
Egitasmo honen bitartez, Intxaurrondoko egoera eraldatzeko baldintzak sortu nahi izan genituen eta lan hori bi fasetan egitea proposatu genuen. Lehen fasea martxoaren 31 eta apirilaren 1ean (20 ORDU EUSKARAZ) eta bigarren fasea azaroaren 13tik abenduaren 3ra (20 EGUN EUSKARAZ).
Intxaurrondoko diagnostikoa prestatu genuen, besteak beste: datu soziolinguistikoak, zein, soziodemografikoak kontuan hartuz.
Auzoko kideek egitasmo desberdinak ezagutu zituzten, besteak beste, beste herrietara bisitak eginez, mahi-inguruak antolatuz, etab. Besteak beste: Egia, Lasarte-Oria eta Aguraingo esperientziak.
Egitasmo horrekin, Intxaurrondoko talde eragilean/batzordeak, honako helburu hauek bete nahi izan zituen:
- Euskararen inguruan auzoko ahalik eta jenderik gehiena biltzea.
- Intxaurrondoko euskaltzaleak elkarrengana biltzea.
- Euskaldungoa aktibatzea, ahalduntzea, euskaraz hitz egiteko dauzkan aukera balia ditzan, harro, konplexurik gabe eta lasai. Gehiengoa jarreraz alde dago, gehiengoak ulertzen du, gakoa euskarari eustea da, gaztelaniara lerratu gabe.
Aipatu bezala, egitasmoak 2 fase izan zituen eta 20 ordu euskaraz ekimena lehenengo fasearen barruan kokatuko genuke. Hala ere, aipatu beharra dago, fase horietako bakoitzak helburu bat zuela:
1. fasea: 20 ORDU EUSKARAZ. Indarrak bildu, aktibatu eta 20 EGUN EUSKARAZ egitasmoa ezagutarazteko. Martxoaren 31 eta apirilaren 1ean gauzatu zen.
2. fasea: 20 EGUN EUSKARAZ. Erabilera sustatzeko egitasmoa. Hiztunak eta elebidun hartzaile pasiboak aktibatzeko egitasmoa. Ahoz-bizi eta belarri-prest figurak landu ikastetxeetan eta auzoko beste gune batzuetan (osasun-etxea, kiroldegiak, elkarteak…), egoerak kudeatzeko formazioa, ereduak eta/edo jarraibideak eskaini euskal hiztunei… azaroaren 13tik abenduaren 3ra egin zen.
Honakoak izan ziren auzoko batzordean parte hartu zuten eragile desberdinak: Intxaurrondo ikastola, Hegoa ikastetxea, Lauaizeta ikastola, Intxaurrondo Ikastolako Guraso Elkartea, Hegoa ikastetxeko Guraso Elkartea, Haizalde elkartea, Zulo Zahar elkartea, IZBE, Intxaurrondoko Historia mintegia, Intxaurrondo Kantuz, Intxhaurgunea, Gazte-lekua eta Haur-txokokoa, Larrotxene eta Intxaurrondo Kultur Etxeak, Loreak taldea (Urtxintxa eskolaren laguntzarekin), Gazte Asanblada, Traganarrua kofradia (Donostiako Piratak), Plazara Goaz, Bagera eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua ere beraiekin elkarlanean ari da.