Euskaraldia 2022

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2022an, azaroaren 19tik abenduaren 3ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

Euskaraldiko ROL-en edo Ariguneen inguruko informazio gehiagorako KLIKATU ondorengo irudietan:

Bestalde, KLIKATU HEMEN 2022ko Euskaraldiak Intxaurrondoko EGITARAUA ikusteko.