2020ko Euskaraldiaren simulakro bat egingo dute Lautadan. Zazpi egunezko simulakroa izango da, zehazki: urriaren 21etik 27ra. Ahobizi eta belarriprest rolei eutsi eta bi rol horiekin eramango da aurrera esperientzia baina edizio berri honetan bada aldaketarik: izan ere, edizio berri honetan herritarrengan ez ezik entitateengan eta haien artean sorturiko ariguneetan jarriko da fokua. Bertan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik baina txapak banatzeko tartea hartzeko asmoa dute urriaren 7tik aurrera. Informazio gehiagorako: https://lautada.euskaraldia.eus/