NITIK HARAGO, BAIETZ 11

BERRIAK: HEMEN

Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon!

2020ko euskaraldiari begira gaude dagoeneko. Hori horrela, aurten, 2019.urteko azaroaren 22tik abenduaren 3ra bitartean auzoko hainbat norbanakok ez ezik, auzoko entitate desberdinek 11eguneko erronkari helduko diogu. Aipatu bezala, aurtengo esperientzian beraz, norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte haien eguneroko hizkuntza praktika berriak bultzatzeko.

Gaurko egunez “Nitik harago, Baietz 11 Intxaurrondo” egitasmoan izena emanda dauden entitateak honako hauek dira:

  • Biharko Gipuzkoa
  • Gipuzkoako Foru Aldundiako Gizarte politika departamentua
  • Haizalde elkarte gastronomikoa
  • Intxaurrondoko Gizarte Ekintzako zerbitzugunea
  • Intxaurrondo Hegoa Ikastetxe Publikoa
  • Intxaurrondo Ikastola
  • Intxaurrondo kultur etxea
  • Intxaurrondo Udal Kiroldegia
  • IZBE auzo elkartea
  • Jose Ignacio Bengoetxea Harategia
  • Larrotxene kultur etxea
  • Lauaizeta ikastetxea
  • Mons Udal kiroldegia
  • Zulo Zahar elkartea
  • Dori Diez Ileapaindegia
  • RM Arkitektura Estudioa.

Egitasmoa aurrera ateratzeko, dagoeneko ezagunak ditugun rolak erabiliko ditugu:

Baina nola emango dugu Nitik Haragoko pausua?

Entitatearen baitako dinamikan euskaraz mintzatzeko gai diren hiztun taldeak identifikatu ditugu eta hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzeko ahobizi eta belarriprest ariketa egingo dugu. Entitateei proposatutako ariketa egin ahal izateko baina, ariguneak bermatu behar izan ditugu.

Aurtengo nobedadea beraz, Ariguneena izango da. Zer da baina Arigune bat?

Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitugu. Entitateen funtzionamenduan dagoeneko eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu. Bi motatakoak izan daitezke:

  • Barne funtzionamenduko guneak, hauek ohiko dinamika duten taldeak dira eta bertako kide guztiek euskaraz ulertzen dute.
  • Kanpo harremanetarako guneak, berriz, herritarrekiko harreman espazioetan dauden pertsonek herritarrekin osatutako arigunea dira. Espazio hauetan, 11 egunetan zehar, beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarren hizkuntza aukera bermatzeko.

Ariguneen ideia hobeto ulertzeko bideo hau ikus dezakezu: