Intxaurrondo-n euskararen erabilera sustatzeko sortu zen orain dela hamabost bat urte Plazara Goaz euskara batzordea.
Taldetxo bat osatu genuen hasieran. Hantxe bildu ginen AEK, auzo elkarteak, Kultur Etxea, Intxaurrondo Ikastola, Bagera taldea, auzoko Euskal Herrian Euskaraz taldea, Zulo Zahar elkartea, eta hainbat jende independente ere.
1998an Kontseiluak antolatu zuen Bai euskarari kanpaina antolatzea izan zen lehen jarduera fuertea. 1999ko Korrikaren antolaketa gero, eta segituan PLAZARA GOAZ Euskara Elkartearen sorrera.
Haur-jolasak, Euskal Astea, ikastaroak, pailazoak, gaztaina-erreketak … antolatzen ditugu. Baina ekintza horiek bazuten, eta egun ere badute xede bat: Euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko euskal gune ahalik eta zabalenak bideratzea, eta erdaldunak euskarara hurbiltzeko ahaleginak egitea.
Auzokideen artean ezagutaraztea nahi genuen. Nahiko hasieran eta diru-premian geundela EITBra joan ginen, jendea hurbildu zitzaigun eta autobusa bete genuen. Pixkanaka jendea hasi zen PG ezagutzen, lagunak egin ditugu HAUR Jolasetan, Bernart Etxepare plazan, haurrak euren artean, baita gurasook ere.
Azken urteetan erronka desberdinei erantzun diegu auzoan. Besteak beste: 20 ordu euskaraz, 20 egun euskaraz, euskalraldia…
Aurten ere badugu erronka: nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon! Erronkari helduko diogu eta erronka horrek badu berritasunik. Informazio gehiagorako sartu HEMEN.