Auzo-erronka bat izan zen, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten intxaurrondotar guztiei zuzendua. Batzuei, euskarari eustea proposatu zitzaien (ahobizi), eta besteei, eusteko hautua egin zutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest). 2017ko azaroaren 12an hasi eta abenduaren 2an amaitu zen. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, euskararen eguna ospatu genuen.
Erronka, 250 ahobizi eta 500 belarriprest lortzea izan zen. Ahobiziak euskarazko jokaera aktiboa hartu eta euskarari eutsi zioten auzotarrak izan ziren eta astebetez, ulertzen zuenari euskaraz egiteko konpromisoa hartu zuten (gainontzeko bi asteetan belarriprest izan zirelarik). Belarriprestak aldiz, ahobizien euskarazko aktibotasuna ondo hartzen zutela adierazi zuten auzotarrak izan ziren, hau da, zekienari euskaraz aritzeko gonbitea egin zioten.
3 asteko erronka izan zen, 20 egun denera. Aipatu bezala, erronkak iraun zituen 20 egunak 3 astetan banatuko genituen. Belarriprestek, erronkak zirauen 3 astetan jokatu zuten belarriprest modura. Ahobiziek, berriz, astebeterako eman zuten hitza.
Erronkan parte hartzeko baldintzak honakoak izan ziren:
- Intxaurrondon jaio, bizi edo lan egitea.
- 16 urtetik gorakoa izatea.
- Izen-ematea (diptikoan edo web orrian).