Atzo arratsaldeko 19:00etan auzoko erronkaren HASIERA EKITALDIA izan genuen. Magoak eman zion hasiera ekitaldiari eta horren atzetik auzoko erronkaren inguruan hitz egiten jardun genuen. Ondoren abesti saiotxo bati ireki zitzaion atea eta horrela, bertaratutako kideek elkarrekin abestu genituen zenbait abesti, tartean: “Ai aizu!”, Intxaurrondoko erronkan oinarritzen den abestia. Hona hemen une horren bideoa: https://twitter.com/alauzurika/status/929067987214184448.
“Anima zaitez, izan aho bizi edo belarri prest.
Gure ametsa bete dezagun, lanean gaude.
Orain Intxaurrondon, 20 egun baietz!”
Abesti saioaren ondoren, indarrak hartzeko luntx-a izan genuen musikaz lagunduta.
Dena prest dago astelehenean erronkari ekiteko. Ahobizien txandak dagoeneko banatuak daude eta lehenengo txandako ahobiziak prest daude erronkari ekiteko, baita belarriprestak ere! Auzoaren txanda da! 20 EGUN BAIETZ INTXAURRONDON!
Hona hemen atzoko hasiera jaialdiko zenbait argazki: