Gaur ekin diogu 20 egun baietz Intxaurrondon erronkari. Gogotsu gaude, ilusioz beterik eta gure ametsa Intxaurrondon bete daitekeela frogatzeko gogoarekin. Dagoeneko aurreikusitako kopuruak gainditzera iritsi gara. Bai, dagoeneko 511 belarri-prest eta 352 aho-bizi gara Intxaurrondon! Are gehiago, kopuru horiek goraka joango direla argi dugu eta gogotsu gaude izena eman ez duen jende horri besoak irekitzeko, aurretik aipatu bezala, honako erronka hau, denon erronka baita.

20 egun baietz erronka, auzo erronka bat da, denon erronka, nirea, zurea, harena… guztiona eta aldi berean bakoitzarena. Izan ere, bakoitzak bere erronka pertsonalak ezarri baititu. Batzuk belarri-prest izango dira, besteak aho-bizi. Biak ala biak, bideak aurrera egiteko eta erronka hau gauzatu ahal izateko figura beharrezkoak.

Ekin diogu erronkari bada, eta horrekin batera, Abenduaren 2ra arte iraungo duen martxa batean murgildu gara. Ostiralero txanda aldaketak izango dira arratsaldeko 19:00etan eta bertan aho-biziek beren esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Bestalde, Abenduaren 2an, amaiera festa handi bat egingo dugu.

Bada, orain beraz, gure txanda da. Gu denon txanda da. Animo eta gozatu esperientziaz!

Informazio gehiagorako:

@plazaragoaz

#Baietz20

http://www.plazaragoaz.eus/