Erronkari amaiera ematen joateko, ostiralean azken txanda aldaketa izan genuen. Oraingoan, Bernart Etxepare plazan elkartu ginen esperientziak elkarbanatzeko asmoarekin eta hori horrela, 20 egun hauetan zehar bizi izandako beste gertakizun batzuen inguruan hausnarketan ibili ginen besteak beste. Ondoren, gaztainerreaz gozatzeko aukera izan genuen. Are gehiago! Haurrentzako jolasak ere izan genituen Intxaurrondoko Gazteleku eta Haurtxokoko kideek gidatuta eta ingurua girotzen, trikitilariak ere izan genituen.

Hona hemen ostiraleko argazki batzuk: