LITERATURA PLAZARA 2024ko urtarrilaren 18an 19:00etan, ostegunarekin
Urtarrilaren 18an Castillo Suarez-en “Alaska” liburuaren inguruan.
Etorri liburu hau gurekin komentatzera Iratxe Retolazak gidatuta
Saio guztiak Intxaurrondo Kultur etxean (Goiko kiroldegian), ostegunarekin, 19:00etan.
Liburua osorik irakurtzeko denbora ez baduzu ere, aukera ezin hobea izango da lehen ahotik entzuteko punta puntan dagoen idazle baten gogoetak, ez galdu!
“[…] Castillo Suarezek Alaska kaleratu du, eta lehenengo lerroetan esaten dizu dagoeneko badakizuna: lehenago edo geroago, beti iristen da negua.
[…] Uste dut gehiegi irakurtzen dugula eta zaila egiten zaidala astindua emango didan zerbait aurkitzea askotan. Eta halako batean Alaska azaltzen da espeleologia teknikak erabilita zure barrenetara zuzenean doana. Zu ere balea baten esperoan zaudelako, zuk ere badakizulako ezin duzula ezer egin maitatzen ez zaituenekin, elur-min zarelako, min eta beldur bilduma duzulako.
[…] Dagoeneko denbora ez dugu ordutan neurtzen, honezkero poematan neurtzen dut nik. Eta Alaska-n geratzeko moduko eternitatea sentitu dut. Badakizu, ordea, ezin zarela poemetan geratu, hor kanpoan errealitatea dagoelako. Eta errealitateak badu ordurik, eta lo faltarako pilulak, eta urdailerako hautsak, eta fitxatzeko makina, sakelakorako kargadorea, eta beti ahaztu egiten zaizun frutarako poltsa. Askok edertasuna sortzen dute eguneroko arrunkeriekin, elurrarekin edota oreinekin, eta eskerrak eurei.”