martxoak 6: Emakume zinemagileen genealogia bat.
Hitzaldia Olatz Beobiderekin.
Kontzertua: Olatz Beobide
Data: Martxoaren 6a, asteazkena
Ordua: 19:00
Tokia: Intxaurrondo Kultur Etxean
Sarrerak: Doan aretoa bete arte
Antzerkian, filmetan eta telebistan aritua. Telebistan, adibidez, bi urtez izan zen Banan-Banan haurrentzako saioko protagonista. Bi eta Bat, Penélope enea, Primeran, Babel, Duplex, A ze parea, Flamingo berria, Jaun ta jabe eta Benta berri bezalako euskal telesailetan ere parte hartu du. Azken horretan, aktoreen zuzendari gisa.

Martxoaren 4tik 22ra erakusketa bat izango da Kultur Etxean: “Menderakaitzak: emakume zinemagileen genealogia bat”
” Sinetsarazi digutenaren kontra, historiografia kanonikoak eragindako isiltasuna eta ahanztura kontuan hartuta, emakumeen presentzia ez zen apartekoa zinema-industriaren jatorrian. Horren froga Alice Guy bera da, bertatik eta bere irudi filmiko berezkoetatik XX. eta XXI. mendeko une ezberdinetan gaur egun ere aipatzen dizkiguten arazoetan sakondu zuten emakume zinemagileen genealogia plazaratu dezakegu.” Erakusketa honen bidez, jendeak aparteko emakume horiek eta haien karrerak ezagutzea eta balioa ematea lortu nahi da.