Belarriprest izateko, euskaraz ulertu behar duzu ezinbestean.
Belarriprest izanda:
- Zure jarrera positiboa erakusten duzu: “bai, ongi hartzen dut norbaitek niri euskaraz egitea”
- Gonbitea egiten diozu euskaraz dakienari zuri euskaraz egiteko: “Euskaraz ulertzen dut. Egidazu lasai euskaraz!”
- Lagundu egiten diozu euskaraz egin nahi duenari armairutik ateratzen.
Belarriprest izateko:
Aurrena izena eman behar duzu beheko fitxa beteta.
- Azaroaren 6tik 10erako astean identifikazio txapa emango zaizue, Belarriprest zarela adierazten duena. Txapa hori soinean eraman beharko duzu hiru astez, erronkak irauten duen bitartean, hain zuzen.
Zer da baietz 20 egun euskaraz?
- Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Intxaurrondoko hainbat erakunde eta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka. Aho-biziak eta Belarri-prestak nahi ditugu. Batzuei euskaraz hitz egitea proposatuko zaie eta besteei horiei laguntzea eta animatzea.
- Erronkak 20 egun iraungo ditu: azaroaren 13an hasi eta abenduaren 2an bukatuko da.
Zein da erronkaren helburua?
- Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea, konplexurik gabe, harrokeriarik gabe.
- Komunitateari egiten diogun erronka da hizkuntza berdintasunaren alde egin dezan eta guztion hizkuntza eskubideak babes ditzan. Hizkuntzen osasunak adierazten baitu gizartearena, eta denok elkarrekin eroso bizi nahi dugunez, denoi dagokigu zerbait egitea edo egiten uztea.
Horretarako, bi figura dira beharrezko:
Baietz 250 Aho-bizi
- Aho-biziak euskaraz hitz egiteko prest direnak dira. Jokaera aktiboa hartuko dute eta astebetez euskaraz egingo diote ulertzen duenari.
- Aste horren aurretik edo ondoren (txandaren arabera) belarriprest izango dira.
Baietz 500 Belarri-prest
- Belarri-prestak euskaraz entzuteko prest dauden pertsonak dira, dakienari hitz egiteko gonbitea egingo diote eta lagundu. Beraz, euskara ulertzeko gai izango da.
Parte hartzeko baldintzak
- Intxaurrondon jaio, bizi edo lan egitea.
- Euskaraz hitz egin edo ulertzea.
- Izena ematea(diptikoan edo blogean)
Argibideak blogean plazaragoaz.eus edo Bagera elkartea 943005074 edota
Donostiako Udalaren Euskara zerbitzuan 943483750.
plazaragoaz.eus
Ahobizi, euskaraz bizi. Ahobizi izan nahi baduzu, astebetez euskaraz bizitzeko erronkari eutsiko diozu.
Zer esan nahi du horrek?
- Ingurunean (etxean, lagunartean, lantokian…) dituzun ezagunekin euskaraz egingo duzu, baldin eta euskaraz ulertzen badute. Ezagun horiekin beti eta erabat egingo duzu euskaraz astebeteko txandan, nahiz eta haiek zuri erdaraz erantzun.
- Ezezagunekin hitz egiterakoan, zuk lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen badizute, euskaraz jarraituko duzu. Berdin da haiek zuri erdaraz erantzutea.
Ahobizi izateko:
- Izena eman beharko duzu beheko fitxa beteta.
- Azaroaren 12a baino lehen izena eman duzuen ahobizi guztiak bildu egingo zaituztegu. Azaroaren 6tik 10erako astean identifikazio txapa emango zaizue, eta erronkari ahalik eta erosoen heltzeko, aholku batzuk prestatuko ditugu.
- Txanda aldaketak ostiraletan egingo dira (azaroak 17,24 eta abenduak 1) Intxaurrondo Kultur Etxean.