Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldia: Komiki saioa: “Utzi azalari” (Ainara Azpiazu, 2025-05-20)
Komikia: “Utzi azalari”
Egunotan hizpide ditugu Maialen Lujanbio bertsolariak hiru bertso gogoangarri bota zituen 2022ko bertso txapelketan “dena ondo zihoan argia piztu den arte” kartzelako gaiari erantzuteko. Parranda gau batean, ohekideak atzera egiten du trans pertsonaren genitalak ikustean, eta honen azalean jarrita aldarrikapen hunkigarria egin zuen. Horien azken bertso-lerrotik hartzen du izenburua Ainara Azpiazu Axpik Hernaniko Dobera Euskara Elkartearen eskutik egin duen komikiak, Utzi azalari. Bertsootan kontatzen den istorioan has daiteke edo amai daiteke komikiko istorioa, bertsootakoa bezain kontakizun polit eta hunkigarria dena, eta bertsootan bezain modu ederrean kontatu eta marraztua.(Igor Leturia, eibar.org,‘Utzi azalari’, trans errealitateari buruzko komikia, Axpiren eskutik)
Egileak: Ainara Azpiazu
Hizlariak: Beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Noiz: maiatzaren 20an, asteartea.
13an izateko programatuta zegoen, baina astebetez atzeratu behar izan zen.
Ordua: 19:00
Prezioa: Doan aretoa bete arte
Antolatzailea: Donostia Kultura
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1 20015 Donostia
………943 48 34 02