Udako sasoia hasi da eta horrekin batera, jaien garaia. San Joanak pasata, gaur hasi dira Intxaurjaiak eta hemen duzu egitaraua, jai eder hauetaz goza dezazun.

Pozgarria da ikustea auzoko gazteek bultzatutako ekimen honek zein indar hartu duen eta nola handitzen ari den parte hartzea urtez urte. Eta pozgarria da euskal giro batean ematea ere, euskara ardatz duena, idatzizko komunikazioan behinik behin. Guzti honengatik,

Plazara Goazek bertan parte hartzera dei egiten zaitu, eta euskaraz bada, hobe!
Bide batez, igandeko Plaza Dantzetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, Plazara Goazen elkarlanarekin antolatutakoa: 12:00etan, Sagastiederren.