Ikasturte hasierarekin batera, auzoan garatuko diren hainbat ekitaldiren berri ematera gatozkizu:
Intxaurrondo zaharreko jaiak:
Irailaren 6tik 14ra bitartean. Egitaraua erantsita bidaltzen dizugu.
Donostia Kulturako ikastaroak:
Aurten ere, euskarazko ikastaroetan izena emateko deialdia egiten dizuegu. Euskarazko ikastaroetan matrikulatzeko epea gaztelerazkoen aurretik izango da: irailaren 8tik 18ra bitartean. Informazio gehiago Donostia Kulturaren webgunean.
Plaza dantzen ikastaroa:
Urriaren 2an hasi eta maiatzera bitarte, asteartero ala ostegunero (astean behin, aukeran), 18:30etan, Plazara Goazen lokalean. 10 euro hilabetean. Ez da aldez aurretik matrikulatu behar, lehen egunean bertan agertu eta taldeen banaketa egingo dugu (zalantzarik izanez gero, idatziguzue posta honetara).
Literatur solasaldia Palestinari eskainia:
Lehen literatur solasaldia Palestinari eskaini diogu: Adania Shibli idazle palestinarraren Detaile Xume bat idazlanaren inguruan arituko gara. Urriaren 30ean izango da eta irakurtzeko denbora izan dezazuen jakinarazten dizuegu, gaiak merezi du!