Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldia: 
Komikia: “Botere handi batek" + "Azken garaipena" (Iban Zaldua, Julen Ribas, 2026-01-13)

Egileak: Iban Zaldua, Julen Ribas
Hizlariak: Beti bezala Igor Leturiak gidatuta
Noiz: urtarrilaren 13an, asteartea.
Ordua: 19:00
Prezioa: Doan aretoa bete arte

Antolatzailea: Donostia Kultura
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1 20015 Donostia
………943 48 34 02

Igor Leturiak aurkeztutako euskarazko solasaldian Iban Zaldua gidoilariak eta Julen Ribas irudigileak elkarrekin landutako bi komiki aztertuko dira: Botere handi batek (Ikastolen Elkartea, 2024)eta Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2011).

Iban Zalduak (Donostia, 1966) ipuina, eleberria eta kritika landu ditu, baina ezaguna da batez ere ipuin eta istorio laburren arloan.

Julen Ribas (Arrasate, 1981) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigilea da. Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu zituen eta, besteak beste, Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. Bere komiki-lan aipagarrienak: Numenak 1, AitaSagrada familia...